XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nola asmatuko dut noiz ken? - Nik esango diat hori.

Ikastaroa burutzen den etxera iristean kendu ahal izango dituk. Ez lehenago.

Egia zen. Luze izan zitzaidan bidaia; eta dexente txorabiatuta heldu nintzen.

Ordu erdi batez edo ibili nintzen? Bi orduz? Antzik ere ez!.

Gelditu egin ziren halako batez bai motorea eta bai kotxea bera.

- Kendu ditzakek antiparrak.

Freskotasun harrigarria nabaitu nuen begietan; eta euskal tankerako baserri txukun bat topatu nuen neure aurrean.

Inguru guztian, basoa: ez zen etxerik batere ageri.

Ondoko egunetan, kostata somatzen zelarik, mendi-kate luze eta urrun bat, elurretan.

- Hementxe egongo haiz astebetez - azaldu zidan Moniquek.

Gero berek eramango haute bigarren egoitzara. Ongi ibili!.

Barrura sartu naiz, eta hamabost-hogei bat gazte topatu ditut erdiko areto nagusian, behinola sukalde izana agian.

Butanozko berogailu bat piztuta.

Ikurriña handi bat nagusi, eta tamaina bereko bandera gorri bat aurrez aurre.

Bi foto bakarrik ageri: bata Marxena, bestea Fidel Castrorena.

Mementu hartan, afaria prestatzen ari ziren batzu; eta, ustekabean, zartagin handi bat eskuan, mantala jantzirik zeraman gizon sendo bat pasa da nire aurretik; eta bere ahots ozenaz goratik agurtu: - Gabon, hi! Zer? Gosetzen hasia ala? Ba... egon egin beharko duk apur batez. Izorra hadi, mutiko!!.

Eta barre egin du. - Gabon! ?.